Eusko Jaurlaritzak kidego diplomatikoari aurkeztu dizkio Madrilen Euskadiren ingurumen-lorpenak

24/05/2018

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumeneko eta Kanpo Harremanetarako arduradunek lan-bilera izan dute gaur Madrilen hainbat herrialdetako enbaxadetako ordezkariekin, Euskadiren ingurumen-politika eta azken urteotako ingurumen-lorpenak aurkezteko.

Bilera Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Delegazioan egin da eta bertan egon dira Elena Moreno  Ingurumeneko sailburuordea eta Leyre Madariaga Kanpo Harremanetarako zuzendaria, baita Erresuma Batua, Frantzia, Belgika, Brasil, Holanda, Mexiko, Danimarka, Alemania, Ekuador, Estatu Batuak, Kolonbia, Kanada, Argentina eta Costa Ricako enbaxadetako sektore-arduradunak ere.

Lan-bileraren izenburua “Euskadiren ingurumen-politika. Ekonomia zirkularra. Ekodiseinua eta Ekoberrikuntza” izan da, eta ekonomia zirkularraren, ekodiseinuaren eta ekoberrikuntzaren alorretan garatutako ingurumen-politikari esker Euskadik azken urteotan erdietsitako ingurumen-lorpenak aurkeztu dizkio diplomazia-kidegoari; politika hori da exekutiboak egungo legealdirako duen apustu nagusietako bat. 

Gaur egun, Euskadi euskal ekonomia zirkularrago eta lehiakorragoranzko bidea egiten ari da, eta eskualdean etorkizuneko industria- eta ekonomia-oinarriak indartu nahi ditu. Horretarako, ingurumen-eraldaketarekin konpromisoa duen industria-sektorea dugu; hala frogatzen dute jada ekonomia zirkularraren alorrean jarduten ari diren 150 enpresa baino gehiagok, eta ekonomia zirkularraren eta bizitza-zikloaren analisiaren irizpideak txertatzen dituzten produktuetan 2.800 milioi euroko fakturazioak. Horrez gain, Euskadin biltzen da Espainia mailan dauden ekodiseinu-ziurtagirien % 50a. 

Kalkuluen arabera, baliabideen eraginkortasuna % 1 hazita, 23.000 milioi euroko balioa luke enpresentzat eta 200.000 lanpostu sortzeko aukera emango luke. Euskadiko industria-sektoreak 46,5 milioi tona lehengai kontsumitzen ditu urtean, eta hondakinen % 72 sortzen du, horietatik % 42 zabortegira doa; bi ezaugarri horien ondorioz, euskal ekonomiaren lehiakortasunak behera egiten du. 

Bilera horretan Euskadiko Ekonomia Zirkularrerako Estrategiak aurten jorratu beharreko ildo nagusietan aurrera egin da eta ekoizpen-eredu berri horretarantz euskal industria-ehuna erakartzeko erabiltzen ari diren lankidetza publiko-pribaturako tresnak aurkeztu dira.

Gaurko bilera Madrilen Eusko Jaurlaritzaren eta diplomazia-kidegoko ordezkarien artean egiten ari diren bilera-egutegi berriaren baitakoa da, eta horren helburua da gobernuak legealdi honetarako dituen estrategia-plan eta -ekimenak ezagutaratzea.

Irekia

Ingurune-Gaurkotasuna

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies