Euskadik koordinatuko du seihileko honetan autonomia-erkidegoen jarrera komuna Ingurumenaren Europako Kontseiluetan

30/01/2018

Línea Verde

info@lineaverdemunicipal.com

Iñaki Arriola buru duen Sailak izango du, baita ere, ordezkaritza autonomikoa Europako Batzordeko bost batzordetan, 2018tik 2021era bitarte. 

Euskadi izango da 2018ko urtarriletik ekainera bitarte autonomia-erkidegoen ordezkaria Europar Batasuneko Ingurumenaren Ministroen Kontseiluetan. Ordezkaritza hori Europar Batasuneko gaietan autonomia-erkidegoen partaidetza-mekanismoen baitan kokatzen da, eta eskualdeek komunitateko xedapen eta araudien osaera, aplikazio eta jarraipenean presentzia handiagoa izateko eskakizunari erantzuten dio. 

Eginkizun hori guztia Ingurumen Sailak koordinatuko du eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren laguntza izango du.

Euskadiren ordezkaritza hori Bulgariaren lehendakaritzaren aldian garatuko da, eta herrialde hori da ingurumenaren alorrean lehentasunak ezarriko dituena. Seihileko honetarako gaien artean azpimarratzekoa da Ekonomia Zirkularrari buruzko politika europarra, Europako Ekintza Planaren bitartez, eta bertan jorratuko dira plastikoen inguruko estrategia, kimiko, produktu eta hondakinen interfazea eta ekonomia zirkularraren jarraipenerako markoa. Bertan garrantzia emango zaio behin betiko onarpena jasotzeke duen hondakin-neurri sorta osoari. Halaber, klima-aldaketaren alorrean ibilgailu arin eta astunen isuri kutsagarriekin lotutako gaiak landuko dira, baita lurzoruaren erabilerarekin lotutako jardueren sumidero-efektuaren eta ahaleginen banaketaren proposamenari lotutako gaiak ere. Bi alor zabal horiekin batera, beste hainbat gai jorratzea ere espero da, hala nola, uraren berrerabilera eta edateko urari buruzko Zuzentaraua berrikustea; REACH produktu kimikoen araudiari buruzko txostena osatzea; airearen kalitatea Europan eta ingurumen-kunplimenduari buruzko Ekintza Planerako Gobernantza ekimena, inplementazio hoberako legealdia sinplifikatu eta hobetzea helburu.

Seihilekoan zehar Ingurumenaren Ministroen Kontseiluak bi bilera egitea aurreikusi da. Bata, Bruselan egingo da martxoaren 5ean eta ekainaren 25ean bigarrena, Luxenburgon. Bi hitzordu horietara bertaratuko da Iñaki Arriola sailburua, autonomia-erkidego guztien ordezkari gisa. Bilera horien aurretik adostuko du sailburuak bertan jorratuko diren gaien inguruko jarrera partekatua.

Horretarako, Ingurumen Saileko ordezkariak, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren laguntzarekin, hasiak dira eztabaidatuko diren gaiei buruzko informazioa biltzen eta Bruselan egiten ari diren hainbat bilera teknikotan parte hartzen. Informazio hori guztia eta osatutako dokumentazioa autonomia-erkidegoei igorriko zaie, horiek aztertu eta Vitoria-Gasteizen otsailaren erdialdean egingo den bileran eztabaidatzeko. Bilera horren ondoren adostutako jarrera partekatua Nekazaritza, Arrantza, Elikadura eta Ingurumen Ministeriora igorriko da jakinaren gainean egon dadin.  

Bestalde, Euskadi izango da erkidegoen ordezkari Europako Batzordeko bost komitetan. Zehazki, 2018 eta 2019 urteetan zehar Industria Isuriei buruzko Batzordean ariko da ordezkari, ur-politikaren alorrean jarduteko marko komunitarioa ezartzen duen Zuzentaraua aplikatzekoan eta basa-hegaztiak babesteari buruzko Zuzentarauaren (ORNIS) aurrerabide zientifiko eta teknikoa moldatzekoan. 2020 eta 2021ean PRTR/RETC Isuri eta iturri kutsagarrien erregistroaren aplikazioari buruzko Europako Batzordean eta Eraikinen Eraginkortasun Energetikoari buruzko Batzordean parte hartuko du.

Irekia

Cerrar [X]Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios y recopilar datos estadísticos sobre hábitos de navegación. El uso de cookies es necesario para la notificación de incidencias. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Puede obtener más información, o bien conocer cómo cambiar la configuración, en nuestra Política de cookies